Sahuar!! hots egiten diote ume saharauiarrek urrunetik bisitan etortzen zaien argazkilariari. Ezinezkoa dirudien arren, basamortuaren erdian preso bizi dira egun saharauiarrak. Garai batean, urruneko gizonek lurrazala zatitu eta mugaz bete aurretik, "hodeien semeak" ziren. Batetik bestera joaten ziren aske; hodeiak non saharauiarrak han. Eguzkiak eta hodeiek elkarrekin jolas eginez basamortuko lurrazalean marraztu dituzten mila miloika forma eta irudi aspaldiko garaietatik ezagutzen dituzte. Argiaren eta itzalaren arteko lehia hori baita argazkilaritza.
